XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. irakurgaia pazko aldian

Illak, nor bere egintzen arabera epaituak izan ziren.

Apokalipsis liburutik.

Nik, Joanek, aulki zuri aundi bat ikusi nuen, eta an jarririk zegoena.

Aren aurretik iges joan ziren zerua eta lurra, aztarrenik utzi gabe.

Eta illak ikusi nituen, aundi eta txiki, aulki aurrean zutik.

Ideki ziren liburuak; beste liburu bat ere ideki zen, biziaren liburua.

Aietan idatzitakoetatik epaituak izan ziren illak, nor bere egintzen arabera.

Itxasoak biurtu zituen bere barruan zeuzkan illak.

Eriotzak eta aren lekuak ere bai, beren barruan zeuzkatenak; eta bakoitza bere egintzen arabera epaitua izan zen.

Orduan, eriotza eta aren lekua suzko leizera amildu zituzten suzko leizea, bigarren eriotza da, eta biziaren liburuan idatzirik arkitu ez ziren guztiak, suzko leizera amilduak izan ziren.

Zeru berri bat eta lur berri bat ikusi nituen; lengo zeru-lurrak joan bait ziren; eta ez zen geiago itxasorik.

ERANTZUN SALMOA

142 Salmoa

Entzun, Jauna, nere otoitza edo Alleluia.

Entzun, Jauna, nere otoitza,
ar zazu nere eskaria zure leialtasunez,
entzun nazazu zure zuzentasunez.

Ez deitu morroi au auzirako,
gizon zintzorik zure aurrean ez bait dago.

Beiñolako egunak ditut gogoan,
zure lan guztiak ari naiz ausnartzen,
zure esku-lanak ari naiz gogoematen.

Nere eskuok Zugana zabaltzen dira,
nere gogo au, lur elkor, Zutaz egarri da.

Entzun laister ni, Jauna,
arnasa bait dut joana.

Entzunerazi eidazu goizean zure maitasuna,
Zugan bait dut itxaropena.